|
Administrator-k idatzia
|
|
Asteartea, 2012(e)ko urtarrila(r)en 24-(e)an 11:19etan |
|
Krisi-garaian denok sumatzen dugu nork bere burua ahal duen bezala salbatu beharra. Urritasunak, segurtasun-faltaren larriak eta etorkizun benetan ez-seguruari begiratzeak itxita gelditzera bultzatzen gaituzte, gureak direnak babestera eta nolabait gurea den eta zain dezakegun lurraldea salbatzera. |
|
Gehiago irakurri...
|
|
Administrator-k idatzia
|
|
Osteguna, 2011(e)ko abendua(r)en 01-(e)an 00:00etan |
|
Kyrie eleison aspaldiko esaldia da, jada ia ahaztua. Gure kulturan zehar esaldi honekin musika harrigarriak konposatu dira, gizakiaren larriaz eta itxaropenaz mintza zaizkigun musikak. Kyrie eleison, “erruki zakizkit, Jauna”, eskari etengabea izan da kristau artean mendeetan zehar. Nahiz eta gaur arrotz egiten zaigun, zerikusia du Jainkoarekin harremanean den giza izatearekin. |
|
Gehiago irakurri...
|
|
Administrator-k idatzia
|
|
Asteartea, 2011(e)ko azaroa(r)en 01-(e)an 00:00etan |
|
Daramagun bizimoduarekin, erraz joaten zaizkigu egunak, asteak eta are hilabeteak betarik benetan hartu gabe otoitz egiteko, une bat Jainkoari emateko. Egunean egunekoak badu bere afana, eta geldirik jarrita isiltasunari tokia ematen ez badiogu, lausotuz doa Jainkoa ideia batean, axolarik ez duen zerbaitetan. Bizi gaitezke Jainkorik gabe, eta are pentsa dezakegu errazagoa dela horrela, bizitza historia konplikatu batean nahasi gabe, bizitzea. Eta zalantzak agertzen hasten dira, Jainkoa urrutian sumatzen da, irits gaitezke dena erlatibizatzera, eta gure iturria pixkanaka agortuta gelditzen da. |
|
Gehiago irakurri...
|
|
Administrator-k idatzia
|
|
Astelehena, 2011(e)ko urria(r)en 03-(e)an 00:00etan |
|
Elizaren barruan sentitzen bagara, ezin dugu aski izan kanpotik begirale huts izatearekin. Barrutik bizi behar dugu gertatzen dena. Zein da gure egitekoa, nola esku hartu, zein langunetan jardun, nola bereizi bere hitzak … ? Azken batean, nola bizi gaur Eliza. Ez dugu Eliza perfektua espero. Badakigu bere errealitatea anbiguotasunarekin eta giza mugatasunarekin batera bizi dela. Hala eta guztiz ere, Elizan behar dugu Jainkoaren presentzia bilatu, bera batzuetan garaian garaitik eta Ebanjelioaren Espiritu apaletik urruntzen duten guztitik harat. |
|
Gehiago irakurri...
|
|
Administrator-k idatzia
|
|
Osteguna, 2011(e)ko iraila(r)en 01-(e)an 00:00etan |
|
Garai hauetan munduari begira jarriz, oso zaila dirudi hor Jainkoaren eskua ikustea. Aitzitik lehen begi kolpean nora ezean dabilen gizadia ikusten dugu, injustizia ikaragarriekin eta bertan behera uzten gaituen sufrimenduarekin. Gure lehen joera da munduari begiratzea eta hura juzgatzea, geure burua hitz handiz betetzea eta errudun handien bila hastea. Suminez sutan jarri eta bere horretan gelditzea. Edota haserretu eta injustiziak astintzen hastea, XXI. mendean ezin sinetsiak diren arazoei, adibidez goseari, konponbidea emateko boteredunek duten interes falta salatuz. Eta beharrezkoa eta profetikoa da salaketa hori, beldur eta harresizko garai hauetan. |
|
Gehiago irakurri...
|
|
Minoritatearen esanahi batzuk |
|
|
|
|
Administrator-k idatzia
|
|
Astelehena, 2011(e)ko abuztua(r)en 01-(e)an 00:00etan |
|
Minoritateaz mintzo garenean iruditzen zaigu, pertsonen baitako bizitzarik pribatueneko jarrerei egiten diela erreferentzia, eta soilik geure sentimendu pertsonalekin duela zerikusia. Baina minoritateak, irizpide gisa, aspektu ezberdin askotan gida gaitzake. |
|
Gehiago irakurri...
|
|
Jainkoaren begiez begiratu |
|
|
|
|
Administrator-k idatzia
|
|
Ostirala, 2011(e)ko uztaila(r)en 01-(e)an 00:00etan |
|
Bizitzako une eta egoera batzuetan ez dugu ezer ikusten, eta sentitzen dugu gaizkia dela denean irabazle. Giza izaera erabat mugatua eta irtenbiderik gabea ikusten dugu. Azpiratuak sentitzen gara, umiliatuak, guztiz atsekabetuak, itxituran sartuak edo mendekuzko irrikaz beteak. Badirudi joan egin dela argia eta ilunpea datorkigula gainera, eta ez dugula gaizkia besterik ikusten. Zer egin? Nolako begiz so egin etsaitzat daukagunari? Nola ez erori mendeku gogo eta haserre biziaren pean? Zein da hartu behar dudan jarrera, maitasunik ez datorkidanean edo are neure indar guztiez besteari kaltea opa diodanean? |
|
Gehiago irakurri...
|
|
Administrator-k idatzia
|
|
Asteazkena, 2011(e)ko ekaina(r)en 01-(e)an 00:00etan |
|
Noizik behin bizitzan irtenbiderik gabeko egoeratan aurkitzen gara. Zailtasunetan eta zamapean sentitzen dugu geure burua. Ez dugu inondik gizakien senidetasuna ikusten, errealitatearen alde iluna baizik. Badirudi desagertu egin dela itxaropena gizadiagan eta oihu dagigula zerurantz, ze mundu-mota suertatzen zaigun bizitzea, ze materia okerrez eginak gauden pertsonok, nola senti gaitezkeen hain babesgabetuak, edo ez ulertuak edo bakarrik. |
|
Gehiago irakurri...
|
|
Administrator-k idatzia
|
|
Igandea, 2011(e)ko maiatza(r)en 01-(e)an 00:00etan |
|
Kontrajarriak diren bi modu daude bizitzaren aurrean kokatzeko. Bizitzaren aurrean jo dezakegu zabaltzera edo itxita gelditzera. Bizitza osoan bizi ditugu bi joera horiek, eta bizitzarekin zerikusia duen gauza asko hortik pasatzen da. |
|
Gehiago irakurri...
|
|
Administrator-k idatzia
|
|
Ostirala, 2011(e)ko apirila(r)en 01-(e)an 00:00etan |
|
Geure baitara begiratzea lan betea eta neketsua da. Zer garen ulertzen laguntzen digu, eta ikusarazi egiten dizkigu bultzatzen gaituzten mekanismoak, mugitzen gaituzten errealitateak, hartzen ditugun jarrerak, menpean hartzen gaituzten sentimenduak. Geure baitara hurbiltzeak lagundu egiten digu, geure gatazkatan dugun erantzukizun-partea ulertzen, besteek ikusten dutenari erreparatzen, gertatzen zaigunaren errua beti besteei ez botatzen. |
|
Gehiago irakurri...
|
|
|