Joan 12,44-50
Joan: | Sarrera123456789101112131415161718192021 |
44 Jesusek oihu eginez esan zuen: «Niregan sinesten duenak ez du niregan bakarrik sinesten, baita ni bidali nauenarengan ere.
12,44 Jesusengan sinetsi, Aitarengan sinetsi 5,24; Mt 10,40. 45 Eta ni ikusten nauenak ni bidali nauena ere ikusten du. 12,45 Jesus, Aita ikusi 14,9+. 46 Ni argia bezala etorri naiz mundura, niregan sinesten duenik inor ilunpeen menpe geldi ez dadin. 12,46 argia bezala mundura 8,12+. 47 Nire irakatsiak entzun bai, baina betetzen ez dituena, ez dut nik gaitzetsiko, ez bainaiz mundua gaitzestera etorri, mundua salbatzera baizik. 12,47 entzun bai, baina bete ez Mt 7,26. // salbatzera etorria 3,17+. 48 Ni ukatu eta nire irakatsiak onartzen ez dituenak, badu nork gaitzetsi: nik adierazitako mezuak berak gaitzetsiko du azken egunean;49 nik ez baitut neure kabuz hitz egin, baizik eta bidali nauen Aitak agindu dit zer esan eta irakatsi. 12,49-50 Jesus Aitaren bozeramaile 7,16+. 50 Eta badakit, bai, Aitaren aginduak betiko bizia dakarrena. Horrela, bada, nik esaten dudan guztia, Aitak agindu bezala esaten dut». |