Joan 6,44-51

Joan:Sarrera123456789101112131415161718192021

44 Ezin da inor niregana hurbildu, bidali nauen Aitak erakartzen ez badu; eta neuk piztuko dut azken egunean.
6,44 Aitak erakartzen 6,65. // piztuko dut 6,39+.
45 Honela esaten da profeten liburuan: Jainkoaren ikasle izango dira denak. Aitari entzun eta hark irakatsia bereganatzen duena niregana hurbiltzen da.
6,45 Jainkoaren… denak Is 54,13; 1 Ts 4,9.
46 Horrek ez du esan nahi inork Aita ikusi duenik; Jainkoarengandik etorri denak bakarrik ikusi du Aita.
6,46 ez du inork Aita ikusi 1,18.
47 «Bene-benetan diotsuet: Sinesten duenak
6,47 Sinesten duenak: Garrantzi handiko zenbait eskuizkribuk Niregan sinesten duenak dio.
betiko bizia du.
6,47 sinesmena eta betiko bizia 3,15+.
48 Neu naiz bizia ematen duen ogia.
6,48 Neu naiz bizia ematen duen ogia 6,35+.
49 Zuen gurasoek mana jan zuten basamortuan eta, halere, hil egin ziren.
6,49 mana 6,31+.
50 Bestelakoa da zerutik jaisten den ogia: beronetatik jaten duena ez da hilko.
6,50-51 zeruko ogia eta betiko bizia 6,27+; 6,33+.
51 Neu naiz zerutik jaitsia den ogi bizia; ogi honetatik jaten duenak betiko bizia izango du. Eta nik emanen dudan ogia nire gorputza da, mundua bizi dadin emana».