Hona hemen zer partekatu nahi dugun zuekin:

  • uste bat
    —gizakiak bere alderdi espirituala berreskuratu beharra dauka—,
  • eta intuizio bat
    —espiritualtasun frantziskotarrak Ebanjelioaren funtsezkoenaren intuizio gisa, ekarririk egin dezake nora ezean gabiltzan sasoi honetan

Asis Sarearen hileroko otoitzaldira parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Hileko azken ostegunetan 19,30ean ospatzen da.

Otoitzaldirako herriak eta lekuak

 

Hilabete honetako gutuna: 186. gutuna

2024ko apirila  186. zenbakia

2. printzipioa. Eguneroko bizimodua: barnerantz, umiltasuna

Bizitza arrunta bizitza aspergarri baten isla izan daiteke, inolako bizi-pozik gabea. Era berean, errealitatetik urrun dauden ume-ametsetatik haratago, maitasun-emate iraunkor baten benetako erakusle ere izan daiteke.

Sakatu hemen, Asisko gutuna e-mailez jasotzeko ( ).


Gutunen biltegia

Eguneko Ebanjelioa

Joan 6,60-69

Joan:Sarrera123456789101112131415161718192021

Betiko bizia duten hitzak
60 Jesusen hitzok entzutean, haren ikasleetariko askok esan zuen: «Onargaitza da mezu hau. Nork jaramon egin?»
61 Jesusek, ikasleak marmarka ari zirela oharturik, esan zien: «Honek eragozten al dizue sinestea?62 Bada, Gizonaren Semea lehen zegoen tokira igotzen ikusiko bazenute, zer gertatuko ote?
6,62 lehen zegoen tokira igo Eg 1,9-11.
63 Espiritua da bizia ematen duena; gizakia berez ez da ezertarako. Nik eman dizkizuedan irakatsiak espiritu eta bizi dira.
6,63 Espiritua bizi-emaile 2 Ko 3,6.
64 Baina badira zuen artean sinesten ez duten batzuk».
Izan ere, Jesusek hasieratik zekien nork ez zuen sinesten eta nork salduko zuen.
6,64 Jesusek bazekien hasieratik 13,11.
65 Eta esan zuen, gainera: «Horregatik esan dizuet ezin dela inor ere niregana hurbildu, Aitak ez badio horretarako gaitasuna ematen».
6,65 Aitak gaitasuna eman 6,44.
66 Geroztik, haren ikasleetariko askok atzera jo zuen, eta aurrerantzean ez ziren harekin ibili.67 Orduan, esan zien Jesusek Hamabiei:
–Zuek ere alde egin nahi al duzue?
68 Erantzun zion Simon Pedrok:
–Jauna, norengana joango gara? Betiko bizia dute zure irakatsiek.
6,68 Betiko bizia zure irakatsiek 6,63.
69 Eta guk sinetsi dugu eta badakigu zu zarela Jainkoaren Santua.
6,69 Jainkoaren Santua Mk 1,24; Lk 4,34.