Oharrak:

  • Asis Sarearen ezaugarri nagusiena da irekia izan nahi duela eta bere asmoa biderkatzea. Irekitasun hau sarean parte hartzen dugun bakoitzari egitea dagokigu. Guztiok biderka dezakegu Asis Sarea, hilero-hilero Gutun hau jasotzera edo hileroko azken ostegunetan 19.30ean, ohiko lekuetan, ospatzen dugun otoitzaldian parte hartzera nor gonbida dezakegun pentsatuz.
  • Asis Sareari buruzko informazioa hartu nahi izanez gero, edo gutun hau hilero hartzeko izen emateko, deitu 646-214896 telefono zenbakira edo bidali mezua asissarea@arantzazu.org helbide elektronikora.

 

2017ko abendua  110. zenbakia

2. printzipioa. Eguneroko bizimodua: barnerantz, umiltasuna

“Pobre baten Jakinduria” liburutxoan Frai Leonek esaten dio Frantziskori bihotz garbikoa izatea ezeren errudunez sentitzea dela. Eta Frantziskok erantzuten dio bide horretatik beti izango duela zertaz damutua. Bidea ez dela hori, baizik eta begirada Jainkoarengana altxatzea, Berari begiratu, beragan gozatu eta adoratu. Orduantxe soilik utziko diogu geure buruari begiratzeari eta gureaz arduratzeari.

“Zatozte nigana lanpetuok, nahigabetuok, eta nik arinduko zaituztet”.

 Gogoetarako gaia

Nartzisismotik liberatuz

Zein gogaikarri zaizkigun pertsona hantustetsu eta urguiluz beteak, beren burua besteen gainetik jartzen dutenak. Nazka ematen digute. Holakoen aurrean ez da erraza asaldatu gabe mantentzen. Ez dugu geure burua horrelakoa ikusi nahi. Aitzitik apaltasuna lantzen saiatzen gara, besteak baino gehiago ez izaten eta agertzen, geure balioengatik ez nabarmentzen, etab.
Geure bihotzaren mugimenduetan barrurago jotzen badugu, sumatzen dugu geure apaltasun-bilaketa horretan, ia geu konturatu gabe, geure izatearen beste geruza batzuk, agian bertute-maila altu baten bila dabiltzanak, agertzen direla. Alegia, apalak izan nahirik, geure bertute-maila altua elikatzen ari garela. Geure burua baliotsu sentitzeko irrika hori bezalakoa da, estimu onaren merezidun izatekoa, behinik behin geure aldetik, edo Jainkoagandik ... eta suertatzen bada besteengandik. Gure bihoztxoa urguilutsua da, are apaltasunaren bila dabilenean. Nork aterako gaitu kiribil honetatik, isatsari hozka egiten dion arrain honetatik?

Irtenbiderik gabeko bi jokaera daude. Lehenen goa, pertsona perfekzionistarena da: bere burua apaltzen du nartzisismoa deuseztatu nahian; eta hori, itotzetik libratzeko norberak eskuez tximatatik gora tiratzea bezala izango litzateke. Badaude, bizitzeko modu gaixora heltzen diren kasuak. Eta beste irtenbide faltsua, arazoa espiritualtzea da: Jainkoak maite gaituela-eta dena gaindituta daukagula pentsatzea, geure kontraesanei kasu egin beharrik gabe, errealitatea ezkutatuz bezala.

Beti izango ditugu konpondu beharrekoak geure baitako nartzisismo horrekin, baina egongo dira ibiltzeko bide batzuk horretatik liberatuz joateko, edo hobeto esan, lakio horretatik liberatuak izaten uzteko: behin eta berriz harremanean jarri bekatariok onartzen gaituen Jesusengan agertzen den Jainkoarekin, humore apur bat geure miseriei aplikatu, bereizketa egin gaizkia egitearen eta geure buru estimua zauritua sentitzearen artean, eraman on pixka batez onartu bestengandiko umiliazioak ...

Bide hau egitea bizitza guztirako da, baina pixkanaka libera gaitzake geure burutik. Jainkoak txikiei ematen dien grazia da.

Ebanjelioko pasartea: Mt, 23, 1-8

Honela mintzatu zitzaien Jesus jendetzari eta ikasleei: «Lege-maisuek eta fariseuek Moisesen irakatsiak adierazteko eginkizuna dute. Saia zaitezte, beraz, haiek esaten dizueten guztia betetzen; baina ez egin egiten dutena; esan, esaten baitute, baina egiten ez. Zama astunak lotu eta besteei leporatzen dizkiete, baina beraiek ez dute atzamar bat ere mugitu nahi. Egiten duten guztia, jendeak ikusteagatik egiten dute; larrutxa zabalak eraman ohi dituzte bekokian eta borlatxo luzeak jantzietan; gogoko dituzte jai-otorduetan mahaiburuak eta sinagogetan lehen aulkiak; gogoko dute plazetan jendeak agur egitea eta guztiek “maisu” deitzea. Zuek, ordea, ez utzi inori zuei “maisu” deitzen, bat bakarra baita zuen maisua, eta zuek denak senideak baitzarete.

Frantziskotar espiritualtasuna

«Jainkoaren gizon Frantziskorentzat, apaltasuna bertute guztien zaintzaile eta apaindura da. Espirituko eraikinak hura ez badu oinarri, gora doala iruditu arren, hondamendira doa. Hainbeste dohainez jantziriko gizon honi ezer falta ez zekion, oparotasun neurrigabez bete zuen apaltasunak. Bere begietarako bekatari bat besterik ez zen, egiaz santutasun ororen apaindura eta distira izanik ere. Apaltasunaren gainean eraiki nahi izan zuen bere burua, Kristorengandik ikasi zuen oinarria jarriz: “Bere burua beheratzen duena goratua izango da” (Mt 23,12). Irabazita zuenaz ahazturik, falta zitzaionean bakarrik jartzen zituen begiak, falta zitzaiona zuena baino gehiago zela kontsideratuz. Apala bere portaeran, apalagoa zen bere iritzian eta guztiz apala bere buruaren estimuan... Ez zen handikeriarik haren hitzetan, ez arrandiarik haren keinuetan, ez nabarmenkeriarik haren egiteetan» (ik. 2 Zel 140).

Frantziskok ulertu zuen apaltasunik gabe, norbere buruari begira egotetik askatu gabe, egiten eta bizitzen den oro oinarri irmorik gabe gelditzen dela. Nartzisismotik askatze hori Frantzisko gaztearentzat Spoletoko gau hartan hasi zen, Jainkoa bila atera zitzaionean eta berak honako hau galdetzen jakin zuenean: “Jauna, zer nahi duzu nik egitea?”

Otoitza

Jauna, zuk ikertzen nauzu eta ezagutzen:
badakizu noiz esertzen naizen eta noiz jaikitzen.
Urrutitik sumatzen dituzu nire burutapenak.
Ohartzen zara noiz nabilen eta noiz nagoen geldi.
Zehatz dakizu nire pauso guztien berri.
Oraindik ez dut hitza mihian
eta zuk, Jauna, badakizu esango dudana.
Atze eta aurre, estu bildua naukazu,
zeure eskua nire gain ezarrita.
Miragarria zure ezagutza, nitaz gaindikoa,
nik atzemateko garaiegia.
Nora joan zure espiritutik urruti?
Nora ihes egin zure aurretik?
Zerura igota ere, zu hantxe!
Hildakoen Egoitzara jaitsita ere, zu bertan!
Nahiz argiaren sorlekurantz hegaldatu,
nahiz mendebaldeko itsas mugetan kokatu,
han ere zure ezkerra gainean izango dut,
zure eskuinak helduko dit.
Nahiz nik esan: «Ilunpeak estaliko ahal nau,
egun-argia gau bihurtuko ahal zait inguruan!»,
ilunpea ere ez da zuretzat ilun,
gaua ere eguna bezain argi:
ilunpea eta argia zuretzat berdin!

139. Salmoa

Gutuneko azken hitzak

“Berarentzako soilik bizi dena, besteentzat hila dago” ( Erromatar esaera zaharra)

2017ko abenduko eguneroko Ebanjelioa

Egunero Ebanjelioa irakurri nahi duten lagunek, egun bakoitzari dagozkion irakurgaien arabera, hemen dauzkate abenduko erreferentzia guztiak:

1 Lk 21, 29-33 / 2 Lk 21, 34-36 / 3 Mk 13, 33-37 / 4 Mt 8,5-11 / 5 Lk 10, 21-24 / 6 Mt 15, 29-37 / 7 Mt 7, 21.24-27 / 8 Lk 1, 26-38 / 9 Mt 9, 35-10, 1.6-8 / 10 Mk 1,1-8 / 11 Lk 5,17-26 / 12 Mt 18, 12-14 / 13 Mt 11, 28-30 / 14 Mt 11, 11-15 / 15 Mt 11, 16-19 / 16 Mt 17, 10-13 / 17 Jn 1,6-8.19-28 / 18 Mt 1, 18-24 / 19 Lk 1, 5-25 / 20 Lk 1, 26-38 / 21 Lk 1, 39-45 / 22 Lk 1, 46-56 / 23 Lk 1, 57-66 / 24 Lk 1, 26-38 / 25 Jn 1, 1-18 / 26 Mt 10, 17-22 / 27Jn 20,2-8 / 28 Mt 2,13-18 / 29 Lk 2, 22-35 / 30 Lk 2, 36-40 / 31 Lk 2, 22.39-40


Abenduko Otoitza hilaren 28ean izango da.


Mt, 23, 1-8