Markos 16,15-20

Markos:Sarrera12345678910111213141516

15 Eta esan zien: «Zoazte mundu guztian zehar eta hots egin berri ona izaki guztiei.
16,15 hots egin 1,4+. // berri ona 1,1+. // izaki guztiei Mt 28,19+.
16 Sinesten eta bataiatzen den oro salbatua izango da; sinesten ez duena, berriz, kondenatua.
16,16 Sinetsi eta bataiatu Eg 2,38; 16,31-33. // bataiatu Mt 28,19+.
17 Sinestedunek seinale hauek izango dituzte berekin: nire izenean deabruak botako dituzte, hizkuntza berriz mintzatuko dira,
16,17 deabruak bota 3,15+; Eg 8,7; 16,18. // hizkuntza berriz mintzatu Eg 2,4.11; 10,46.
18 sugeak eskuetan hartuko dituzte eta, edari hilgarriren bat edanik ere, ez die gaitzik egingo; gaixoei eskuak ezarriko dizkiete eta sendatu egingo dira».
16,18 sugeak eskuetan hartu Lk 10,19; Eg 28,3-6. // eskuak ezarri Mt 9,18+. // sendatu egingo dira Eg 4,30; 5,16; St 5,14-15.
19 Horrela hitz egin ondoren, Jesus Jauna zerura jasoa izan zen eta Jainkoaren eskuinean eseri zen.
16,19 igokundea Eg 1,9-11; 1 Tm 3,16. // Jainkoaren eskuinean eseri Sal 110,1. Ik. 12,36; Mt 22,44+.
20 Haiek, berriz, alde guztietara joan ziren berri ona hots egitera. Eta Jauna bera ari zen haiekin, egiten zituzten mirarien bidez mezua baietsiz
16,20 mezua baietsiz: Zenbait eskuizkribuk, amaiera luzearekin batera (16,9-20) edo beronen ordez, beste amaiera laburrago bat dakar: Haiek (emakumeek) iragarri zitzaienaren berri eman zieten laburki Pedroren lagunei. Ondoren, Jesusek berak eraginda, ikasleek sortaldetik sartalderaino eraman zuten betiko salbamenaren mezu sakratu eta ustelezina.
.
16,20 Ik. 16,15. // Jauna bera ari zen Mt 28,20+. // mirarien bidez mezua baietsiz Eg 4,30; 14,3; 19,11; Heb 2,4.