Hona hemen zer partekatu nahi dugun zuekin:

  • uste bat
    —gizakiak bere alderdi espirituala berreskuratu beharra dauka—,
  • eta intuizio bat
    —espiritualtasun frantziskotarrak Ebanjelioaren funtsezkoenaren intuizio gisa, ekarririk egin dezake nora ezean gabiltzan sasoi honetan

Asis Sarearen hileroko otoitzaldira parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Hileko azken ostegunetan 19,30ean ospatzen da.

Otoitzaldirako herriak eta lekuak

 

Hilabete honetako gutuna: 186. gutuna

2024ko apirila  186. zenbakia

2. printzipioa. Eguneroko bizimodua: barnerantz, umiltasuna

Bizitza arrunta bizitza aspergarri baten isla izan daiteke, inolako bizi-pozik gabea. Era berean, errealitatetik urrun dauden ume-ametsetatik haratago, maitasun-emate iraunkor baten benetako erakusle ere izan daiteke.

Sakatu hemen, Asisko gutuna e-mailez jasotzeko ( ).


Gutunen biltegia

Eguneko Ebanjelioa

Joan 6,30-35

Joan:Sarrera123456789101112131415161718192021

30 Galdetu zioten, orduan:
–Zer seinale ematen diguzu, bada, guk ikusi eta zuri sinesteko? Zer egiten duzu?31 Gure arbasoek mana jan zuten basamortuan, Liburu Santuak dioen bezala: Zeruko ogia eman zien jaten.
6,31 mana 6,49.58; Ir 16,15; Zen 11,7-9; Ne 9,15. // Zeruko ogia… Sal 78,24; 105,40.
32 Jesusek erantzun zien:
–Bene-benetan diotsuet: Ez zizuen Moisesek eman zeruko ogia, baizik eta nire Aitak ematen dizue zeruko egiazko ogia.33 Zeren Jainkoaren ogia, zerutik jaitsi eta munduari bizia ematen diona da.
6,33 Jainkoaren ogia 6,41.51.58.
34 Orduan, eskatu zioten:
–Jauna, emaguzu beti ogi horretatik.
6,34 emaguzu ogi horretatik Mt 6,11; Lk 11,3.
35 Jesusek erantzun zien:
–Neu naiz bizia ematen duen ogia
6,35 Neu naiz… ogia: Ebanjelio honetan Jesusek bere buruaz ematen dituen zazpi definizioetan lehena dugu hau. Beste seiak honako hauek dira: Neu naiz munduarentzat argia (8,12); Neu naiz ardientzako atea (10,7); Neu naiz artzain ona (10,11); Neu naiz piztuera eta bizia (11,25); Neu naiz bidea, egia eta bizia (14,6); Neu naiz egiazko mahatsondoa (15,1).
; niregana hurbiltzen dena ez da, ez, sekula gose izango, eta niregan sinesten duena ez da behin ere egarri izango.
6,35 Neu naiz bizia ematen duen ogia 6,48.51.58. // ez da egarri izango 4,14.